Nor naiz ni?

sábado, 6 de febrero de 2016

argazkiaren hausnarketa

Otsailak 5

Gaurko klasean, zenbait argazki komentatu ditugu. Helburua argazki hoiek barruan daramaten mezua ateratzea da. Egunerokotasunarekin lotura duten argazkiak dira. Hain zuzen ere, telebistan, aldizkaritan, kalean... aurkitu  daiztekeen iragarkien eta egoera ezberdinen argazkiak.

Askotan ez gara oartzen nolako mespretsua egiten duten iragarki batzuetan eta nolako eragina duten pertsonengan.

Taldetan aztertu ditugu argazkiak eta gero denok batera komentatu ditugu. Argazki gehienak matxismoarekin eta sexismoarekin zerikusia zuten. Niri iragarkietako bat atentzio handia deitu dit, non gizon bat ateratzen zen gizonentzako kolonia baten publizitatea egiten  eta bere atzean hiru emakumeen gorputzak (titiak) ateratzen ziren gizona inguratzen. Emakumeen aurpegiak agertu ere ez ziren egiten argazki horretan. Hau da, argazki horrek eramaten duen mezua honako hau da: kolonia hori erosi eta nahi dituzun emakumeak izango dituzu eskura nahi duzuna egiteko.

Nire uztez, penagarria da horrelako iragarkiak onartuak izatea telebistan edo kaleko edozein esparrutan, iragarki bat askok uste duguna baino eragin handiago dauelako pertsonengan eta zer esanik ez ume batengan.




No hay comentarios:

Publicar un comentario