Nor naiz ni?

lunes, 1 de febrero de 2016

Nire bizipenak



BIZIPENAK

Nik nire haurtzaroko zortzi argazki esanguratsuenak aukeratu ditut. Argazki batzuk beste batzuk  baina oroitzapen gehiago eta politagoak ekartzen dizkidate. Hala ere, guztiak ikasteko baliagarriak izan zaizkit. Etorkizun batean Haur Hezkuntzako irakaslea izateko interesgarria iruditu zait nire Haur Hezkuntza etapa nolakoa izan zen ikertzea.






Argazki hau haurtzaroko argazkietatik oroitzapen hoberenetakoak ekartzen dizkidala esan dezaket. Gelako kideekin eta Itziar anderenoarekin batera ateratzen naiz argazkian. Eskurtsio hori etxetik kanpo lo egin nuen lehen aldia izan zela gogoratzen dut oraindik, sekulako asteburua izan zen niretzeko. Itziar anderenoa guztiak bere seme-alabak bagina bezala tratatzen zigun, umeak oso gustuko zituela nabari zitzaion. Ematen zigun maitasuna oso esangurtasua izan da guztientzat, segurtasun handiarekin heztea ahalbidetu digulako.

 Itziar anderenoari esker ikusi egin dut zer nolako garrantzia duen irakasle bat bokazioz irakasle izatea aukertzea. Garrantzia handia duela umeak gustuko izatea, hórrela umeei trasmititzen dieguna positiboa izan dezan.






Hau aldizkari batetik ateratako argazkia da, txikitako eskolako patioan  hiru lagun gehiagorekin atera zizkiguten argazkietako bat. Eskolan geundela zenbait argazki atera zizkiguten ondoren "Iru Txulo" aldizkarian txertatzeko. Izugarrizko ilusioa egin zidan, telebistako ospetsu bat banitz bezala sentitu nintzen momento batez. Noski gordetzen jarraitzen dut.
 Horrelako momentuak erakutsi didate gauza txikiekin oso gauza hadiak lortu daitezkela, adibidez, haur baten irribarrea.




Esan behar dut marrazki ugari haurkitu ditudala etxeko karpeta batean eta hainbeste paper nituela esku artean konturatu naiz oraindik txikitako gauza asko mantetzen ditudala nire baitan. Orain ere margotzea oso gustuko dut eta. Kolore asko erabiltzen nituen marrazkietan beharbada nire haurtzaroko alaitasuna eta zoriontasuna adierazteko helburuarekin.
 Uste dut, haur bati askatasun osoarekin margotzen uztea oso aberasgarria dela, modu honetan gauza asko adierazi ditzakelako. Gainera, maisu-maestrak umeak horrela gehiago ezagutzea ahalbidetzen du.




Bi argazki hauek  2-3 urteko gelan atera zizkiguten. Beste argazki guztiak oroitzapen handiak ekartzen dizkidate, berriz, huaek ez zaizkit besteak bezain esanguratzuak iruditzen. Oso txikia nintzenez momentu hoeietaz gogoratzea zaila egiten zait. Hala ere,  bi argazki hauek nire gurasoak oso zoriontsu ateratzen nintzela eskolatik esaten didatelako aukerau ditut. Haurrak eskolatik irribarretsu ateratzea gauza garrantzitsua dela iruditzen zait. Horregatik etorkizuneko maistra bezala nire helburua nire ikasleak behitzat eskola barruan zoriontsu izatea da.






Siesta hartzeko unea. Haurtzarotik inoiz ezin ahaztu dezakedan momentuen artean dago.
Gogoan dut jangelatik atera eta korrika joaten ginetan "siesta gelara". Gela horretan jangelako arduradunak abesti lasaiak jartzen zizkiguten eta abestiarekin batera lo geratzen ginen ia denek, behintzat deskantsatu egiten genuen. Esnatzerakoan guztiak energiaz eta irrikaz beteta bueltatzen ginen klaseetara.

Emendik ateratzen dudan ondorioa umeak beraien barnean duten guztia emateko eta eguneko parte gehiena motibaturik egon ahal izateko ezibestekoa dela bai eskolan eta bai etxean erlaxatzeko edo lasaitzeko momentuak izatea.




 Argazki honetan berriz ere nire klaseko kideekin eta Itzir anderenoarekin agertzen naiz.
Klase guztia batera agertzen garen  argazki gehienak jai egunetan ateratakoak dira. Honetan kaldereroz jantzita agertzen gara baiana hau bezala taborrada, inauteri, olentzero...eguneko argazkiak aurkitu ditut.
Orain dugun adinarekin egun hauek guretzako dibertigarraik izaten jarraitzen dute, baina txikitan emozio bikoitzarekin bizitzen genituen festa egun hauek. Eskolako patiora ateratzen ginen, pandereta, sartailak, tamborrak...jotzera eta gure gurasoak gu ikustera etortzen ziren. Gure gurasoak guri begira egoteak ilusio izugarria egiten zigun.
Horrgatik uste dut umeekin horrelako jarduerak egitea garrantzitsua dela. Gainera,  eskola ez da  inplikatu behar den bakarra, familiaren parte hartzea ere umean eragin oso handia duelako. Beraz, irakasleak baita ere gurasoekin harreman bat mantentzen saiatu behar dugu.


Joku hau txikitan oparitu zidaten lehendabizikoenetakoa da. Kaxa barruan batetik hamabira zenbakiturik dauden fitxak daude. Alde batetik, esan bezala, zenbakiturik daude eta bestetik marrazkiak  dituzte. Fitxa artean konbinazioa ezberdinak eginez forma ezberdinetako irudiak sortzen dira.
Niretzako zenbakiak ikasten hasteko forma erraza eta dibertigarria izan zen. Txikitan izan ditudan joku ugarietatik asko ikasi nuen. Beraz, irakasle izatera iristen naizenean gauzak jokuen bitartez irakasten saiatuko naiz. 





Azkenik, argazki hau aukeratu dut. Argazki hau baita ere aurretik aukeratu dudan beste bat bezala  "Iru Txulo" aldizkaritik atera dut. Baina, hau ez dut aukeratu bestearen arrazoi berarengatik.

Argazki hau ikusten dudan bakoitzean haur hezkuntzan genuen jolastokia etortzen zait burura. Jolastokian ordu pila ematen genituen eta dudarik gabjolastoki horretan sortutako lagun-harremanak haurtzarotik gehien eskertzen dudan gauza da. Txikitatik ditudan lagunak betirako izango ditudala badakit.
Irakasle bat ume guztiak taldean integratzeako esfortzu guztia egin behar du. Bere ikasleak sozializatzen lagudu behar ditu modu egoki batean.






Coro Ruiz de Mendoza.



4 comentarios:

  1. Ze polita zure lana Koro! Ziur nago bizipen guzti horiek andereño on bat izaten lagunduko dizutela.

    ResponderEliminar
  2. Milesker Coro zure haur hezkuntzako oroitzapenak elkarbanatzeagatik. Egindako argazki-elkarrizketa ikusi ondoren hurrengo galdera datorkit burura: nola baldintzatu dizkizute oroitzapen horiek gaur egun sortzen ari duzun maistra identitatea sortzen?

    ResponderEliminar
  3. Oso lan polita coro! Argazki eta oroipen guztiak oso politak dira.

    ResponderEliminar
  4. Lan interesgarriak egin duzu Koro, oso polita!! Mila esker gurekin partekatzeagatik.

    ResponderEliminar