Nor naiz ni?

jueves, 18 de febrero de 2016

Dekretua

2015ko Dekretua



2015eko dekretua eta curriculuma nire Haur Hezkuntzako zenbait bizipenekin lotu ditut jarraoan:



"10. artikulua.– Hizkuntzen trataera integratua eta integrala.
3.– Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna garatu behar du, eta gizartearen
arauak eta konbentzioak errespetatzen hasi behar du beste pertsona eta inguruarekiko komunika-
zioa harreman eraikitzaileen bidez aberasteko; aldi berean, sentimenduak, emozioak eta bizipenak
garatu behar ditu, lagungarri izango zaizkionak bere burua hobeto ezagutzeko.



4.– Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea erdiesteko, atzerri-hizkuntzaren
baten ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete ikastetxeek, dekretu honetako
10. artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz.
10. artikulua.– Hizkuntzen trataera integratua eta integrala."



Curriculumaren antolamenduaren artikulu zati hauek elebitasunari eta atzerriko hizkuntzari erreferentzia egiten diote. Niri elebitasuna txikitatik sustatzea oso interesgarria eta aberasgarria iruditzen zait. Nik Haur hezkuntzatik D ereduan egin ditut ikasketak, hau da, ikasgai gehienak euskaraz irakatsi dizkidate gaztelerazko eta ingeleseko ikasgaiak izan ezik. Nire testuinguruan, hau da, familiakoekin, lagun gehinekin... komunikazioa gazteleraz izan da. Horregatik, beste bigarren hizkuntza bat ondo barneratzeko D ereduan ikastea ezin besteko baldintza iruditzen zait.

Atzerri hizkuntzako klaseak ere Haur Hezkuntzatik jaso ditut, nire kasuan ingeleseko klaseak izan dira. Nire esperientzatik hitz egiten, hirugarren hizkuntza hori ikasteko metodoa oso okerra dela iruditzen zait. Hizkuntza bat ondo barneratu ahal izateko bere erabilera beharrezkoa da, ingeleseko klaseetan, berriz, helburu bakarra libuska betetzea eta idatzizko azterketa gainditzea da.





1.– Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoak, bigarren xedapen gehiga-rrian arautzen duena aintzat hartuta, erlijio-irakaskuntzak jasoko dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloan.

2.– Hezkuntza-alorreko eskumena duten administrazioek bermatu behar dute ikasleen gura-soek eta legezko tutoreek beren nahia adierazten dutela, ikasleek erlijio-irakaskuntzak jasoko dituzten ala ez erabakitzeko.

3.– Erlijio-irakaskuntzek ikasleen eta haien familien eskubideak betetzen dituztela zainduko dute hezkuntza-alorrean eskudun diren administrazioek, irakaskuntza horiek jasotzeak edo ez jasotzeak diskriminaziorako biderik ireki ez dezan.”

Nik nire hezkuntzaren etapa guztiaren zehar erlijioarekin inoiz ez dut izan kontakturik. Egia esan, ez dut inoiz erlijo-irakaskuntza jasotzeko beharra edo kuriositatea sentitu. Hala ere, ez da nire gurasoak ezkutatu didaten aukeretako bat. Erlijioa ikasteko haukera nuela beti argi izan dut, bai gurasoen aldetik eta bai eskolaren aldetik ere, eskolak eskaitzen ez zuen ikasgai bat izanda ere. Gainera, gogoan dut nire gelako 7-8 kide eskolatik kanpo erlijioarekin loturiko jarduerak egiten zituztela. Niri txiktatik eskolan erakutsi didate anistasuna ona dela eta aukera eta pentsaera guztiak errespeatu egin behar direla diskriminazioa alde batera utziz.






“– Ikasteko zailtasunak dituzte.

Gaitasun intelektual handiak dituzte.

Hezkuntza-sisteman berandu sartu dira.

Egoera pertsonal edo eskolaldi bereziak izan dituzte.

Desberdintasun sozialak pairatzen dituzte.

Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen trastornoak dituzte.



Ikasleen beharrizanak hauteman ondoren, curriculum- eta antolaketa-neurri egokiak hartuko dira, ikasle guztien aurrerabide egokia bermatzeko.



4.– Aniztasunari erantzuteko neurrien artean, honako hauek ezar daitezke: dagokion espeziali-

tateko irakasleak eta profesional kualifikatuak jartzea; ikasgelan bi irakasle batera aritzea; tutoretza

pertsonalizatua, aldaketa metodologikoak ikasgelako interakzioak aberastu eta ugaritzeko; tal-

deak banatzea, komunikazio-konpetentziak lantzeko; banakako lan-planak; curriculum-aberastea;

curriculuma zabaltzeko edo nabarmen aldatzeko egokitzapenak eta derrigorrezko eskolatzearen

hasiera atzeratzea edota eskolatze-aldia malgutzea.”



Curriculunaren ikasleen ebaluazioa eta kurtso igoeren barruan testu zati hau interesgarria dela iruditu zait. Nire Haur Hezkuntzako kurtsoetan zehar nire gelan gaitasun intelektualak zituzten bi kide zeuden. Hain zuzen ere, dawn sindromea zen neska bat eta autismoa zuen mutiko bat. Beraiek behar zuten adina atentzio edukitzeko bi-hiru irakasle egoten ziren gure klasean.



Horretaz aparte, gainera, nik eta nire gelako beste lagun bat irakurtzeko garaian zailtasunak genituen, irakasleak azkar sumatu zuten eta eskolako pedagogak ordu batzuk gurekin ematen zituen, zailtasuna ahalik eta azkarren bideratu ahal izateko eta arazoak ez sortzeko gure hezkuntza prozesuan. Nire esperientzatik hitz egiten, horrelako laguntzak egotea eskoletan oso garrantzitsua dela uste dut. Modu honetan arazo askori aurre egiteko kapazak direlako umeak.   


"Esan bezala, dekretu honen I. kapituluak zehazten ditu xedapen orokorrak. Derrigorrezko Oina-
rrizko Hezkuntzaren aurretiazko etapa da Haur Hezkuntza, eta, Euskal Autonomia Erkidegoan, bi
eta sei urte bitarteko haurren ia % 100 eskolatzen ditu. Lehen hezkuntza-etapa da Haur Hezkun-
tza, eta, alde horretatik, hezkuntzarako eskubidea bermatzen die pertsona guztiei txiki-txikitatik.
Horrenbestez, ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko batetik abiatuta,
aukera-berdintasunerako bermea da Haur Hezkuntza, inolako diskriminaziorik egiten ez duena
ezaugarri pertsonalengatik, nortasun kulturalarengatik, genero-nortasunagatik edo sexu-joera
eta -nortasunarengatik. Izan ere, diferentzia ekonomikoak, sozialak, hizkuntzazkoak, kulturalak
eta pertsonalak gainditzea da haren xedeetako bat. Hori horrela izanda, inklusioaren printzipioa
bete behar dute Administrazioak, hezkuntza-arduradunek, profesionalek eta hezkuntza-komunita-
teko kide guztiek, eta hezkuntza muinbakar eta pertsonalizatua sustatu behar dute, ikasle guztiak
ahalik eta egoerarik egokienean irits daitezen derrigorrezko hezkuntzara."



Testu zati honetan esaten dena interesgarria iruditzen zait. Haur guztiak hezkuntza bat izateko eskubide izan behar dute eta gainera ahal den esfortzu gehiena jarri behar da haur bakoitzarengan ikasle guztiak ahalik eta egoera onenean iritsi daitezen derigorrezko hezkunzara. Nire eskolan, gehien bat Hur Hezkuntzan, inplikazio handia egon zen irakaslearen partetik ume bakoitza garapen onena lortu zezan. Gainera, nire gurasoak irakaslearekinharreman estua zuten Haur Hezkuntzan nire hezkuntza-garapenaren berri izateko. Nire uztez, gurasoen eta irakaslearen jarrera umearengan oso eragin handia du. Irakasleek eta gurasoak jarrera psotiboa erakusten dutenean haurrarengan positibitate hori haurrak bereganatu egiten du. Nik gogan dut , nirehaur hezkuntzako anderenoa, Itziar anderenoa, klasera beti irrribarre batekin iristen zela eta beti gure irribarrea ikusteko irrikaz zegoela. Orain uteak pasa direla eta gauzak beste modu batean  uzteko  gai naizela baloratzen dut andereno hori zuen kapazitatea bere arazo pertsonalak etalde batera uzteko klase orduetan. Andereno hori etorkizun batean irakasle izateko eredu moduan  dut eta ez dut inoiz ez ahaztuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario