2015ko
Dekretua
2015eko
dekretua eta curriculuma nire Haur Hezkuntzako zenbait bizipenekin
lotu ditut jarraoan:
"10.
artikulua.– Hizkuntzen trataera integratua eta integrala.
3.–
Haurrak entzuteko, adierazteko eta hitz egiteko gaitasuna garatu
behar du, eta gizartearen
arauak
eta konbentzioak errespetatzen hasi behar du beste pertsona eta
inguruarekiko komunika-
zioa
harreman eraikitzaileen bidez aberasteko; aldi berean, sentimenduak,
emozioak eta bizipenak
garatu
behar ditu, lagungarri izango zaizkionak bere burua hobeto
ezagutzeko.
4.–
Elebitasuna oinarri hartuta, ikasle eleanitzak sortzeko xedea
erdiesteko, atzerri-hizkuntzaren
baten
ikaskuntza eta erabilerak finkatzeko neurriak ezar ditzakete
ikastetxeek, dekretu honetako
10.
artikuluan ezarritako printzipioei jarraituz.
10.
artikulua.– Hizkuntzen trataera integratua eta integrala."
Curriculumaren
antolamenduaren artikulu zati hauek elebitasunari eta atzerriko
hizkuntzari erreferentzia egiten diote. Niri elebitasuna txikitatik
sustatzea oso interesgarria eta aberasgarria iruditzen zait. Nik Haur
hezkuntzatik D ereduan egin ditut ikasketak, hau da, ikasgai gehienak
euskaraz irakatsi dizkidate gaztelerazko eta ingeleseko ikasgaiak
izan ezik. Nire testuinguruan, hau da, familiakoekin, lagun
gehinekin... komunikazioa gazteleraz izan da. Horregatik, beste
bigarren hizkuntza bat ondo barneratzeko D ereduan ikastea ezin
besteko baldintza iruditzen zait.
Atzerri
hizkuntzako klaseak ere Haur Hezkuntzatik jaso ditut, nire kasuan
ingeleseko klaseak izan dira. Nire esperientzatik hitz egiten,
hirugarren hizkuntza hori ikasteko metodoa oso okerra dela iruditzen
zait. Hizkuntza bat ondo barneratu ahal izateko bere erabilera
beharrezkoa da, ingeleseko klaseetan, berriz, helburu bakarra libuska
betetzea eta idatzizko azterketa gainditzea da.
“1.–
Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak, Hezkuntzari buruzkoak,
bigarren xedapen gehiga-rrian arautzen duena aintzat hartuta,
erlijio-irakaskuntzak jasoko dira Haur Hezkuntzako bigarren zikloan.
2.–
Hezkuntza-alorreko eskumena duten administrazioek bermatu behar dute
ikasleen gura-soek eta legezko tutoreek beren nahia adierazten
dutela, ikasleek erlijio-irakaskuntzak jasoko dituzten ala ez
erabakitzeko.
3.–
Erlijio-irakaskuntzek ikasleen eta haien familien eskubideak betetzen
dituztela zainduko dute hezkuntza-alorrean eskudun diren
administrazioek, irakaskuntza horiek jasotzeak edo ez jasotzeak
diskriminaziorako biderik ireki ez dezan.”
Nik
nire hezkuntzaren etapa guztiaren zehar erlijioarekin inoiz ez dut
izan kontakturik. Egia esan, ez dut inoiz erlijo-irakaskuntza
jasotzeko beharra edo kuriositatea sentitu. Hala ere, ez da nire
gurasoak ezkutatu didaten aukeretako bat. Erlijioa ikasteko haukera
nuela beti argi izan dut, bai gurasoen aldetik eta bai eskolaren
aldetik ere, eskolak eskaitzen ez zuen ikasgai bat izanda ere.
Gainera, gogoan dut nire gelako 7-8 kide eskolatik kanpo
erlijioarekin loturiko jarduerak egiten zituztela. Niri txiktatik
eskolan erakutsi didate anistasuna ona dela eta aukera eta pentsaera
guztiak errespeatu egin behar direla diskriminazioa alde batera
utziz.
“–
Ikasteko
zailtasunak dituzte.
–
Gaitasun
intelektual handiak dituzte.
–
Hezkuntza-sisteman
berandu sartu dira.
–
Egoera
pertsonal edo eskolaldi bereziak izan dituzte.
–
Desberdintasun
sozialak pairatzen dituzte.
–
Arreta-defizitaren
eta hiperaktibitatearen trastornoak dituzte.
Ikasleen
beharrizanak hauteman ondoren, curriculum- eta antolaketa-neurri
egokiak hartuko dira, ikasle guztien aurrerabide egokia bermatzeko.
4.–
Aniztasunari erantzuteko neurrien artean, honako hauek ezar daitezke:
dagokion espeziali-
tateko
irakasleak eta profesional kualifikatuak jartzea; ikasgelan bi
irakasle batera aritzea; tutoretza
pertsonalizatua,
aldaketa metodologikoak ikasgelako interakzioak aberastu eta
ugaritzeko; tal-
deak
banatzea, komunikazio-konpetentziak lantzeko; banakako lan-planak;
curriculum-aberastea;
curriculuma
zabaltzeko edo nabarmen aldatzeko egokitzapenak eta derrigorrezko
eskolatzearen
hasiera
atzeratzea edota eskolatze-aldia malgutzea.”
Curriculunaren
ikasleen ebaluazioa eta kurtso igoeren barruan testu zati hau
interesgarria dela iruditu zait. Nire Haur Hezkuntzako kurtsoetan
zehar nire gelan gaitasun intelektualak zituzten bi kide zeuden. Hain
zuzen ere, dawn sindromea zen neska bat eta autismoa zuen mutiko bat.
Beraiek behar zuten adina atentzio edukitzeko bi-hiru irakasle egoten
ziren gure klasean.
Horretaz
aparte, gainera, nik eta nire gelako beste lagun bat irakurtzeko
garaian zailtasunak genituen, irakasleak azkar sumatu zuten eta
eskolako pedagogak ordu batzuk gurekin ematen zituen, zailtasuna
ahalik eta azkarren bideratu ahal izateko eta arazoak ez sortzeko
gure hezkuntza prozesuan. Nire esperientzatik hitz egiten, horrelako
laguntzak egotea eskoletan oso garrantzitsua dela uste dut. Modu
honetan arazo askori aurre egiteko kapazak direlako umeak.
"Esan bezala, dekretu
honen I. kapituluak zehazten ditu xedapen orokorrak. Derrigorrezko
Oina-
rrizko Hezkuntzaren
aurretiazko etapa da Haur Hezkuntza, eta, Euskal Autonomia
Erkidegoan, bi
eta sei urte
bitarteko haurren ia % 100 eskolatzen ditu. Lehen hezkuntza-etapa da
Haur Hezkun-
tza, eta, alde
horretatik, hezkuntzarako eskubidea bermatzen die pertsona guztiei
txiki-txikitatik.
Horrenbestez,
ekitatean eta justizia sozialean oinarritutako planteamendu etiko
batetik abiatuta,
aukera-berdintasunerako
bermea da Haur Hezkuntza, inolako diskriminaziorik egiten ez duena
ezaugarri pertsonalengatik,
nortasun kulturalarengatik, genero-nortasunagatik edo sexu-joera
eta
-nortasunarengatik. Izan ere, diferentzia ekonomikoak, sozialak,
hizkuntzazkoak, kulturalak
eta
pertsonalak gainditzea da haren xedeetako bat. Hori horrela izanda,
inklusioaren printzipioa
bete
behar dute Administrazioak, hezkuntza-arduradunek, profesionalek eta
hezkuntza-komunita-
teko kide
guztiek, eta hezkuntza muinbakar eta pertsonalizatua sustatu behar
dute, ikasle guztiak
ahalik eta
egoerarik egokienean irits daitezen derrigorrezko
hezkuntzara."
Testu zati honetan
esaten dena interesgarria iruditzen zait. Haur guztiak hezkuntza bat
izateko eskubide izan behar dute eta gainera ahal den esfortzu
gehiena jarri behar da haur bakoitzarengan ikasle guztiak ahalik eta
egoera onenean iritsi daitezen derigorrezko hezkunzara. Nire eskolan,
gehien bat Hur Hezkuntzan, inplikazio handia egon zen irakaslearen
partetik ume bakoitza garapen onena lortu zezan. Gainera, nire
gurasoak irakaslearekinharreman estua zuten Haur Hezkuntzan nire
hezkuntza-garapenaren berri izateko. Nire uztez, gurasoen eta
irakaslearen jarrera umearengan oso eragin handia du. Irakasleek eta
gurasoak jarrera psotiboa erakusten dutenean haurrarengan
positibitate hori haurrak bereganatu egiten du. Nik gogan dut ,
nirehaur hezkuntzako anderenoa, Itziar anderenoa, klasera beti
irrribarre batekin iristen zela eta beti gure irribarrea ikusteko
irrikaz zegoela. Orain uteak pasa direla eta gauzak beste modu
batean uzteko gai naizela baloratzen dut andereno hori
zuen kapazitatea bere arazo pertsonalak etalde batera uzteko klase
orduetan. Andereno hori etorkizun batean irakasle izateko eredu
moduan dut eta ez dut inoiz ez ahaztuko.