Jarraian, irakurritako eta barneratutako hainbat kontzeptuen berdintasunak eta desberdintasunak azalduko ditugu. Eman dizkiguten kontzeptuak hauek dira: txokoak, proiektuak, Decroly eta tailerrak.
- BERDINTASUNAK:
- Kontzeptu guztietan haurraren beharrak eta nahiak kontuan hartzen dituzte, horrela haurrak kontzeptu bat barneratzeko orduan, gusturago eta motibatuagoak egongo dira.
- Espazioa eta denbora finkatu egiten da.
- Ikasle orok parte hartzen dute.
- Helburu batzuekin egiten da eta amaieran irakasleak gaia edota jarduera ebaluatu egingo du.
- Haurren erritmoa errespetatzen da.
- Haurren garapen-gaitasunak azaleratzen dira: identitate/autonomia, komunikazio/ingurune fisikoa, komunikazio/irudikapen eremuak, etab.
- Materiala kontuan hartu behar da.
- Hezitzaileak behatzaile lana egiten dute.
- DESBERDINTASUNAK:
- Espazioa eta denbora finkatuta egon arren, ez dute denbora berdina irauten. Adibidez, proiektuekin denbora luzeagoa izaten da eta tailerrak eguneko zati bat soilik.
- Haurren familiek ez dute jardueretan parte hartzen (proiektuetan eta txokoetan bai).
- Metodologia batzuetan taldeka elkarlanean aritzen dira eta beste batzuetan indibidualki.
- Metodologia batzuk interesgune-ardatzak aurretik finkaturik dituzte.
- Helburuak ez dira berdinak izaten.
- Ebaluatzeko metodoak ez dira berdinak izaten.
- Metodologia batzuen jarduerak bideratuak dira, beste batzuk ez.
- Hezitzaileak metodologia batzuetan gidatzaile lana egiten du.
Hauek dira Puxika taldean komentatu ditugun metodologien berdintasun eta desberdintasunak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario