2016/03/14
Aurreko asteleheneko dinamika bera jarraituz, gaurko saioan txokoetan oinarritutako metodologia ladu dugu gelan.
-Aurrezagutzak:
1.Zer dakigu txokoetan oinarritutako metodologiari buruz?
Guk behatutako ikastetxean ez genuen txokoetan lan egitea ikusteko aukera izan. Hala ere, gelak txoko batzuetan antolaturik zeudela ikusi genuen (plastika).
Taldetan jartzen dira umeak eta txoko bakoitzean denbora tarte mugatu bat ematen zaie. Ondoren, aldatu egiten dute txokoz errotazioaren bidez jarduera ezberdina lantzeko. Txokoek jarduera ezberdinak landu ditzake. Adibidez, irakurketa, marrazketa, puzzleak... Irakasleak behatzaile papera hartzen du, hau da, umeek lan egiten duten bitartean, egiten ari direna behatzen du eta norbaitek laguntza behar badu eskaini egiten dio.
2.Zer falta zaigu ikasteko?
Gaurko klasean ikasi ditugun gauza esanguratsu batzuk:
Lekua egon ezgero txoko bakoitzeanegon daitekeen haur kopurua librea da. Gainera, haurrek nahi duten denbora eman dezate txoko bakoitzen. Baldintza: Ume batek beti eskema berdina erabiltzen duela ikus badugu edo sormena lantzeari uzten badio txokoz aldatzera gonbidatu behar zaio.
Txokoen bidez joku sinbolikoak lantzea garrantzitsua da. Hizkuntza sexista beti alboan uztea oso garrantzitsua da.
* Zeintzuk dira atera dituzun ideiak edo ikaskuntzak?
-Jakitea gu irakasle bezala noiz esku hartu behar dugun.
-Haurren gaitasuna modu ezberdinetan lantzea.
-Errotazioak taldeko eta banaka izan daitezkela.
-Joku sinbolikoetan irakaslearen papera garrantzia handia dauka, esku hartzeko aukera handia.
-Irakasle behar adina badaude, txokoen bitartez ebaluatzea errazagoa da. Modu honetan umeen zailtasunak, trebetasunak, gaitasunak, zaletasunak... ikustea errazagoa da.
3-Ezaugarri hauek atera ditugu proiektua eta txokoen arteko konparazioa egiterakoan.
Lehenik eta behin, ikusi dezakegu irakasleen eginkizuna proiektuetan gidatzea dela, hau da, irakaslea gidaria da, jarraitu behar dituzten pausuak azaltzen joango da. Berriz, txokoetan haurrari askatasun gehiago utziko zaio, irakaslea behatzen egongo da nagusiki eta laguntza eskainiko die. Beraz, irakaslearen papera hori dela , jakin dezakegu proiektuetan ikaslearen papera nagusiki imitazioa dela, hau da, irakasleak azaltzen dituen pausoak kopiatu eta jarraitu. Txokoetan ikasleak sormena lantzen du eta bere iteresen arabera jardungo du.
Bestetik, proiektua egiterakoan espazioa finkoa izango da eta txokoetan espazioa aldatzen joago da. Gehitzeko, proiektuak lantzerakoan denbora tarteak egongo dira gauza espezifiko batzuk egiteko eta txokoetan printzipioz denbora librea izango da.
Materiala proiektua egiterakoan prozesu guztiaren zehar guztiek berdina izango dute eta jarduerak erlazionatzen dituzte, berriz, txokoetan materiala txoko bakoitzaren jardueraren arabera aldatzen joango da eta jarduerak independieteak izango dira.
Azkenik, proiektuetan ikasleak banaka lan egingo dute baina klaseko erritmoa jarraituz eta txokoetaan taldeka, nahi duten kopuru sartzen diren bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario