INAUTERIAK
SARRERA:
Puxika eskola publikoan Unitate Didaktika berri bat sortu dugu gure ikasleekin lan egiteko. Unitate didaktiko honetarako aukeratu dugun gaia Inauteriak da, zehazki Euskal Herriko inauteriak. Gelako egiturarako gaia nahiko aproposa dela iruditzen zaigu umeek duten adinerako (5-6 urte) haien heldutasun maila altuagoa delako. Gelako taldea 19 kideez osatuta dago, izan ere, 10 neskez eta 9 mutilez. Gainera, nesken artean bi atzerritar daude, txinatar bat eta brasildar bat. Bestetik, mutilen artean italiar bat dago. Beste guztiak Euskal Herrian jaiotakoak dira.
- Justifikazioa: Inauteriak gaia aukeratu egin dugu Unitate Didaktiko honetarako jai hauek lantzea garrantzitsua dela uste dugulako. Honen xedea haurrei Euskal Herriko tradizio eta ohituren inguruan ikasten ahalbidetzea izango litzateke eta gai hau aukeratzearen zentzua data hauetan Euskal Herrian inauteriak ospatzen direla izango da. Gainera, ikasleek rol ezberdinak jokatzeko aukera izango dute haien sormena landuz eta kultura lantzeko balio du ere. Gelan hiru atzerritar ditugunez, 5 eta 6 urteko umeekin lan egitea erabaki dugu kontzeptuak barneratzeko gaitasun nahikoa dutelako eta, lehen esan bezala, gure taldeko umeak zehazki ikaskuntzarako gaitasun altua dute eta.
- Kokapena: Urtarrila erditik otsailaren erdialderaino jarriko dugu praktikan Unitate Didaktiko hau, inauteriak data horretan prestatzen eta ospatzen dira eta. Hilabete bat jartzen dugu tarte bezala inauteriak lantzeko, hau da, denbora malgua eta nahikoa izango da eta ez zehatza eta denbora gutxian, umeak presiorik gabe jarduteko eta kontzeptuak modu egoki batean barneratu ahal izateko. Gainera, modu honetan ikasleek beraien lan pertsonala gehiago gozatu dezaketela uste dugu. Umeak astean bitan arituko dira lanean inauterien inguruan. Astelehenetan musika saioan eta tailerretan lan egingo dute eta ostegunetan psikomotrizitate saioan.
Gai hau landuko duten ikasleen izaerek ez dute berezitasun handirik. Argi dago batzuk mugituagoak, beste batzuk lasaiagoak etab. direla, baina haien artean ez dago gatazka handirik eta giro ona sortzen da gelan orokorrean. Gainera, edozein garapenetan arazorik duen umerik ez dago, beraz, ikaskuntza prozesua errazagoa izango da Unitate Didaktiko honetan ikasle hauekin.
·Konpetentziak:
Argi dago konpetentzia asko landu daitezkeela umeekin gai hau jorratuz, baina honako honetan hiru konpetentzietan zentratzea erabaki dugu. Zazpi Oinarrizko Konptentzien artean hiru hauek aukeratu ditugu: Hizkuntza- eta literatura- komunikaziorako Konpetentzia, Konpetentzia sozial eta zibikoa eta Konpetentzia motorrean. Hiru konpetentzien bidez ikasleen nortasuna eraikitzea ahalbidetzen da , baina badaude beste alderdi batzuk landuko direnak. Lehendabiziko konpetentziaren bitartez, komunikazioaren arloa landuko da, konpetentzia sozialarekin ingurune fisiko eta sozialaren ezaguera bultzatuko da eta motorrarekin komunikazio eta adierazpenarekin arituko gara.
·Helburuak:
- Ohartzea norbera pertsona berezia dela eta nork bere buruaren gaineko irudi orekatu eta positiboa osatzea, norberaren nortasuna eraikitzeko.
- Ikasle bakoitza bere mozorroa sortzea eta besteena errespetatzea, ikastetxeko oinarrizko materialekin mozorroak sortuz.
- Norbere pertsona ezagutzen eta maitatzen du.
- Besteen materiala errespetatu dute guztiek.
- Gorputza kontrolatzeko bidea urratzea, zentzumen-pertzepzioa lantzea eta testuinguruaren ezaugarrietara doitzea mugimenduaren tonua, oreka eta koordinazioa, ekintzetan dituen ahalmenak eta mugak deskubritzeko.
- Bakoitzak bere gorputzaren ahalmen edo gaitasunak zeintzuk diren eta nola alda daitekeen igortzea, sentitze eta adierazkorrak diren aukerak erabiliz: makillajeak eskaintzen dizkien aukerak, mozorroak eta dantzak.
- Norberak bere gorputzaren kontrola du.
- Ongizate emozionalari eta fisikoari dagozkion jarrerak lantzea (erritmo biologikoak, mugimenduak, jolasa, arakatze-jarduna, elikadura, garbitasuna eta segurtasuna erregulatzea), segurtasun afektiboa finkatu eta eguneroko bizitzako egoerez gozatzeko.
- Egoera berri eta ezezagunetan sentimenduak kontrolatzen hastea, proposatutako jarduerak egiteko modua haiek aukeratuz, mugak jarri gabe.
- Poztasun-sentimendua lagun eta helduekin partekatzeari buruzko interesa adieraztea, .
- Segurtasun afektiboa finkatu duela nabaritu da.
- Ekimenak abiatzea eta norberaren ekintzak planifikatzea eta sekuentziatzea, egiteko errazak edo arazo-egoerak ebazteko eta nork bere buruaren gaineko konfiantza-sentimendua handitzeko; frustrazio txikiak onartzea, sortzen zaizkion zailtasunak gaintzeko jarrera adieraztea eta gainerako pertsonengandik behar den laguntza bilatzea.
- Plangintzako eta inauterien jaian prestaketarako prozesuan parte hartzea, jarrera positiboa arrakasten eta porroten aurrean erakutsiz.
- Topatu dituen zailtasunak gainditu ditu.
- Autonomo jarrera izan du.
- Errespetu, laguntza eta lankidetzako jarrerak eta ohiturak lantzea, norberaren jokabidea erregulatu eta norberaren eta gainerako pertsonen beharrizanetara egokitzeko, eta sumisio nahiz nagusitasuneko jarrerak baztertzea.
- Jardueretan zehar talde desberdinetan progresiboki parte hartzea, jardueretan besteak kontutan hartuz.
- Klaseko beste kideekin harremanetan egon da.
- Bere gelakideak errespetatzen ditu.
- Behar duenean laguntza eskatzen eta ematen du.
- Ingurune fisiko eta soziala behatu eta aztertzea eta hura ezagutzeko interesa adieraztea, haren partaide izateko sena lantzeko eta ingurune horretan nolabaiteko segurtasunez eta autonomiaz jarduteko.
- Ikasle bakoitzak Euskal Herriko toki ezberdinetako inauterien pertsonaia ezberdinak ezagutzea, haien ezaugarri eta mozorroak aztertuz eta maneiatuz.
- Inguruneko ezaugarrietan parte hartzeko interesa adierazi dute.
- Hurbilean zer gizarte talde dituen jakitea eta haiengana, haien kultura-ekoizpenetara, balioetara eta bizimoduetara jarrera irekiz gerturatzea, konfiantza, errespetu eta balioespeneko jarrerak lantzeko.
- Inguruko pertsonen eta herrien ohiturak eta gauzak egiteko moduak errespetatzea, klaseko kultura ezberdinen errealitate kulturalaren ohiturei erreparatuz.
- Ingurunean dituen ohiturak errespetatzen eta ezagutzen ditu.Haurraren bizi-ingurunean egiten diren bertako eta kanpoko festak, tradizioak eta ohiturak ezagutzea eta haietan parte hartzea, haiekin gozatu eta nortasun-zeinu diren aldetik balioesteko.
- Euskal Herriko tradizioak eta kultura ezagutzea (inauteriak) eta horren parte sentitzea, jarduera guztietan parte hartuz eta gozatuz.
- Inguruko kultura eta tradizioak ezagutu dituzte.
- Herriko tradizioen parte sentitu da.
·Edukiak:
Edukien aldetik, esan beharra dago bi eduki mota landu ditugula gehien bat: kontzeptuzko ezagutza edo ezagutza deklaratiboa eta jarrerazko ezagutza. Alde batetik, ezagutza deklaratiboan gertaerak, kontzeptuak eta printzipioak landuko ditugu. Adibidez, Euskal Herriko Inauterietako pertsonaiak eta haien ezaugarriak umeek lantzen eta ikasten dituztenean. Bestalde, jarrerazko ezagutzari begira, jarrerak, baloreak eta moralari loturiko ikaskuntzan landuko dira. Prestatutako hainbat jardueretan, errespetua lantzea edota lotsa galdu ahal izatea dugu helburu gisa, beraz, umeen jarrerarekin landuko dugu.
·Metodologia:
Gure Unitate Didaktikoaren prozesua proiektuen bidez aurrera eramango dugu eta helburu orokor bat lortzeko asmoarekin, Euskal Herriko inauteriak ezagutzea. Erabiliko dugun espazioaren azalpena jarduerekin batera azaltzen da, baina orokorrean ikastetxe osoa erabiliko dugu proiektu hau lantzeko. Jarduera batzuk elkarrekintzan eta beste batzuk bakarka egingo dituzte, horrela beste batzuekin lan egiten eta ondoan duten kidea errespetatzen ikasiko dute; beste batzuetan aldiz, autonomia landu egingo dute. Lehen aipatu dugun bezala, gure proiektua urtarrila erditik otsailaren erdialderaino izango da, hau da, inauteriak hasten diren arte.
Jarduerak burutzeko gelako hezitzailea egongo da laguntza behar izanez gero eta haurrei Euskal Herriko inauterien historia trasmitizea izango da bere helburua.
Jardueretan erabiliko den materiala: murala, margoak, errrotulagailuak, karetak, kartulinak, konoak, sokak, bankuak, trapuak, musika, pinotxo papera, grapagailuak, zeloa, liburuak...
·Jarduerak:
1- Inauterien inguruan zer nolako aurrezagutzak dituzten isladatzea mural bat eginez. (Gelan)
2- Gorputz adierazpena lantzea, batez ere, aurpegiaren adierazpena: keinuak, jokaerak, gogo-aldarteak… (eskolako patioan)
3-Eskolako materialarekin karetak egingo diuzte. (gelan)
4-Psikomotrizitateko saioetan gelako materialarekin (konoak, sokak…) bide batzuk sortuko dituzte inauterietan desfilatzeko izango balira bezala egiteko. (psikomotrizitate gelan)
5-Eskolako trapu eta arropekin bakoitzak nahi duen moduan mozorrotuko da, musikaren laguntzaz dantzatzen duten bitartean. Mozorro bat baino gehiago probatuko dute. (psikomotrizitate gelan)
6-Euskal Herriko Inauterietako pertsonaiak, haien mozorroak eta historia landu: ezaugarriak, kondairak, bitxikeriak… (liburutegian)
7-Bakoitzak Euskal Herriko Inauterietako pertsonai bat aukeratuko du eta bere erara pertsonai horren mozorroa eraikiko du. (Gelan edo plastika gelan)
8- Pertsonai bakoitzarekin lotuta dauden kanten letrak eta dantzak ikasi. (musika gelan)
9- Mozorroetarako behar diren instrumentuak sortu eskolako materialekin. (musika gelan)
10- Gelak eta pasiloak ikasi duten gaiaz apainduko dute, ikastetxeari bizitasuna emanez. (ikastetxe osoan)
- Ebaluazioa: Ebaluazioa egiteko erabili dugun behaketa tresna kontrol zerrenda da, modu honetan:
ikasleak
|
1
|
2
|
3
|
4
|
5
|
6
|
7
|
8
|
9
|
10
|
11
|
1
2
|
13
|
14
|
15
|
16
|
17
|
18
|
19
|
1.Talde lana egiten du.
| |||||||||||||||||||
1.Aurrezagutzak konpartitu ditu.
| |||||||||||||||||||
2. Modu dinamiko batean parte hartzen du.
| |||||||||||||||||||
2. Aldarteak desberdintzen ikasi du.
| |||||||||||||||||||
3. Eskulanetan trebea da.
| |||||||||||||||||||
3. Behar duen denbora erabiltzen du gauzak ahal duen hoberen bukatzeko.
| |||||||||||||||||||
4. Material anitzekin sormena lantzeko ahalmena du.
| |||||||||||||||||||
4. Besteen ideiak errespetatzen ditu eta ideia berriak gehitzen ditu.
| |||||||||||||||||||
5. Lotsa alde batera utzi du.
| |||||||||||||||||||
5. Material ezberdinarekin mozorratu da.
| |||||||||||||||||||
6. Gaian interesa jarri du.
| |||||||||||||||||||
6. Ulertu duela adierazi du.
| |||||||||||||||||||
7. Materiala zaindu eta modu egokian erabili du.
| |||||||||||||||||||
7. Behar duen materiala pilatzen ahalegindu da.
| |||||||||||||||||||
8.Guztiekin batera abestu du.
| |||||||||||||||||||
8.Gelakideekin batera dantzan ahalegindu da.
| |||||||||||||||||||
9. Instrumentuak egiten parte hartu dute.
| |||||||||||||||||||
9.Sormena erabili du.
| |||||||||||||||||||
10. Gogoarekin parte hartu du.
|
Galdera zerrenda:
Taula zerrenda kontuan hartu arren beste irizpide batzuk ere kontuan hartuko ditugu, batez ere haurren saiakera eta prozedura baloratzeko:
- Jarduera atera ez arren, ez dute alde batera utzi eta saiakera ugari egin dituzte.
- Egoera zailen edo arazoen aurrean kideei edo irakasleari laguntza eskatu die interesa helaraziz.