Nor naiz ni?

martes, 26 de enero de 2016

E-PORTFOLIOA

Lauhilabetea bukatu dela kontuan hartuta klaseetan zehar landutakoaren balorazio bat egingo dut, gaien artean loturak eginez.

Lehendabizi, jakinarazi nahi dizuet didaktika klaseetan zehar gai ezberdinak landu ditugula, ondoren, bakoitzak sortutako blogean gai hoirien buruz hausnarketak eta balorazio pertsonalak idazten joan gara.

Gogoan dut, lehengo eguneko klasean taldeka bildu, hiru testu irakurri eta testu horietatik idea nagusiak atera genituela. Testuak honekoak ziren: “Cajas de vida paisajes que nos narran”, “Cuando los profesores escriben sobre redes y aprendizaje” eta “La narrativa como testo experencial: incluirse en el texto”. Hiru testuetatik aipatutako lehena atentzioa deitu zidan, irakasle papera betetzea iristen zaidan momenturako testua proposamen oso inetresgarria ematen duela iruditzen zait eta.

Ona hemen proposamena, kaxa batean irakasleak, ikasleak naiz ikasleen senideak aukera dute beraien esperentziak, jakin minak, sentimenduak, beldurrak… idatziz kontatzeko. Segidan, kaxa horretan biltzen diren oharrak gelakideekin partekatzeko dira, hau da, irakasleak istoriak irakurriko ditu. Dinamika honen bitartez, kideak beraien artean laguntzea, esperentziak partekatzeko eta jakin mina sortzen duten gaiak sakonago lantzeko aukera sortzen da. Horregatik, haur hezkuntzan irakasle bezala metodo hau erabiltzea interesgarria iruditzen zait, modu honetan ikasleak ezagutzeko eta berain jakin mina ateratzeko aukerak handiagoa delako.

Blogean igotako bigarren sarrea “Nire Bizipenak” bezala izendatutakoa da, non nire haur hezkuntzako argazkiak orain gelditzen zaizkidan oroimenekin lotzen ditut. Sarrera hori idazteak nire haurtzaroa zoriontsua eta maitasunez inguratutakoa izan dela gogorarazteko balio izan dit. Gainera, irakasle bezala zer eskaini dezakedanari buruz ere pentsaraztera bultzatu dit, Nire hautzaroko andereñoa oso esanguratsua izan zelako niretzat. Kide guztion arteko harreman ona eta ongizate indibiduala lortzea zuen helburu nagusi gisa eta dudarik gabe lortu egin zuen. Nik bere pausuak jarraitzeko prest nago etapa determinatzailea iruditzen zaidalako, beraz beraien ongizatean zentratzea helburu dut, hala ere, alde akademikoena ahaztu gabe.

Akademikoari jarraituz eta landutako beste gai bati erreferentzia eginez; ikasleek kontzeptuak, baloreak, ideiak…barneratzeko modu egokiena ikaskuntza esanguratsua jarraitzea dela uste dut. Hau da, Ausubelek esan zuen modura, umeek dituzten aurrezagutzak, beraien esperetziak eta ezaugarriak kontuan hartu behar dugu irakasteko prozesuan. Gainera, garrantzitsua da umeen aurrezagutzak argi egotea, ondoren, ezagutza berriekin loturak egiten jakiteko. Hala ere, kontuan hartu behar da ikasleak modu aktibo batean lan egin behar dutela ikaskuntza mota hau funtzionatu dezan.


Beste saioetako batean zenbait argazki ikusi eta komentatu genituen denen artean, argazki gehienak iragarkienak ziren, non sexismo eta matxismo handia islatzen zen. Ezin bestekoa irudiditzen zait sozietatea sexismo eta matxismoaren inguruan konzientzia izatea, irakasleen kasuetan oraindik ere garrantzitsuagoa dela uste dut, umeak modu egoki batean hazi ahal izateko. Algi dago, horrelako iragarkiak oso eragin negatiboa izan ditzaketela eta hori ekiditeko umeek txikitatik hezkuntza on bat jasotzea oinarrizko gauza da. Beraz, parte batean nire ardura da.

Argazkiekin egin genuen moduan esaldiak aztertu genituen ere. Niri “Yo no enseño a mis alumnos, solo les proporciono las condiciones en las que pueden aprender “ Albert Einsteinen esaldia tokatu zitzaidan. Esaldia duen mezuarekin edos nago, nire ustez ikasleek beraien jakin-mina atera behar dute eta gauzak beraien kabuz ezagutzen utzi behar zaie, eta hori lortzeko, irakasleek bideratu eta lagundu behar diegu.

Aipatzeko garratzitsua iruditzen zait klasean landu ditugun lau metodoak, proiektua, txokoa, tailerrak eta "decroly". Lau metodologia hauek interesgarriak direla uste dut, eta beraien artean lotura bat ikusten dut. Lauak helburaetara heltzeko haurren motibazioan eta kezketan zentratzen baitira.

Gainera, metodo tradizionaletatik aldentzen dira, hau da, umearen aktibotasuna lortzeko estrategia desberdinak proposatzen dituzte.

Hala ere, niri gehien erakartzen didana txokoen bidezko ikaskuntza da. Metodo honen bitartez, umeare erritmoa errespetatzen ahalbidetzen baitu, gainera, umearen zailtasunak  azalaratzen dituenez irakasle bezala laguntzeko aukera emago dit.

Egindako Unitate didaktikoari erreferentzia eginez,  esan behar dut aukeratutako gaia inauteriak dela. Unitate didaktiko hau egitea baliogarria izan zait konturatzeko irakasle bat nolako ardura eta esfortzua jarri behar duen unaitate didaktiko bat egiterako garaian, modu egoki batean egiten baldinbaduzu ikasleari gai horri buruzko kontzeptu asko barneratzeko balio duelako.


Bukatzeko, esan behar dut, didaktikako saioetan landutako gaiak modu aberasgarri batean eragin didatela. Etorkizun batean irakaslearen papera betetzea iristen zaidanerako oso erabilgarriak izan baitira.

Eskerrik asko eta agur bat.